APTESen jarduerak
APTES medio jakintza partekatu dezakezu, helburu hauekin:
- Jarduera eta proiektu teknologiko eta sozialetan laguntzea.
- Zure espezializazio-eremuan esperientziak hedatzea eta proposamenak bideratzea.
- Elkartearen jarduera sustatzea, teknologia gizarte-arazoak konpontzeko erabiltze aldera.
- Zure inguruan teknologia gizarte-baliabide garrantzitsua dela ikusaraztea.
APTESen lan-ildoak hauek dira:
- APTES komunitate birtuala garatzea.
- Jendea sentsibilizatzea (programak, biltzarrak eta kongresuak).
- Gizarte-teknologiako agenteen gaineko informazioa ematea.
- Elkarteentzat hainbat gairen gaineko ikerketak egitea.
- Goi mailako eta maila ertaineko irakaskuntzan sartzea.
- Laguntza teknikoen ziurtagiriak egitea.