Autonomia pertsonala areagotzeko teknologiei buruzko masterra
Unibertsitate arteko master ofiziala, 1.500 ordukoa.
- Hasiera: 2009ko urrian .
- Amaiera: 2011ko uztailean.
- Eskola magistralak, mintegiak eta bisitak ostiraletan izango dira.
- Masterra Donostiako edota Bilboko campusetan egin ahal izango da
Ikasleen profila:
- teknologikoa Informatika, Ingeniaritzak, Fisika, Elektronika…)
- soziala (Pedagogia, Psikologia, Gizarte lana …)
- osasun arlokoa (Erizaintza, Errehabilitazioa…)
EDUKIAK:
1.- Teknologia aplikatuak
- Komunikazio areagotzailea eta alternatiboa
- Mugikortasun areagotzailea eta alternatiboa
- Zentzumen gabeziak dituztenei laguntzeko teknologia
- Inguru adimendunak, garraio egokitua
- Urrutiko zerbitzuen erabilerraztasuna
2.- Erabiltzaileak
- Gabeziak dituzten pertsonen beharrak eta ezaugarriak (zentzumen gabeziak dituztenenak, ahalmen fisikoak zein kognitiboak murriztuta dituztenenak, adinduenak, mendekoenak)
- Erabiltzaileen beharrak eta teknologiaren ebaluazioa
- Bizimodu independenterako mugimenduak
- Zahartze aktiboa
- Stakeholder inplikatuak
- Medikuntzaren ikuspegitik eginiko ebaluazioa
- Gabeziak dituzten pertsonen integrazioa gizartean eta enpleguan
3.- Legedia, estandarrak, ildoak eta gomendioak
- Erabilerraztasunari eta bizimodu independentea bultzatzeari buruzko nazioko eta nazioarteko legeak
- Eraikinen, hirigintzaren, altzarien eta garraioaren erabilerraztasunari buruzko arauak
- Laguntzeko teknologiaren alderdi etikoak eta sozialak
- Laguntzeko politikak eta baliabideak
- Enpresa arruntean txertatzeko ereduak
4.- Zeharkako eskumenak
- Taldeko lana eta lidergoa
- Ahozko zein idatzizko komunikazioa
- Enpresek laguntzeko teknologien arloan dituzten ekimenak
- Laguntzeko teknologiak ikertzeko metodoak
EZAGUTZAK ZEIN EREMUTAN APLIKATU

MASTERrean eskuratutako ezagutzak eta eskumenak arlo askotan aplika daitezke, guztiak ere pertsonen beharrekin eta laguntzeko teknologiekin lotuta.
Sektore pribatua
- Herritarrei zuzendutako produktuak edota zerbitzuak lantzen dituzten enpresak. Egokitutako produktuak diseinatzea, talde berezientzako zerbitzu espezifikoak eskaintzea, etxebizitzak hornitzea.
- Zentro teknologikoak. Zaharrentzako irtenbide berriak diseinatzea, osasunarekin, errehabilitazioarekin zein prebentzioarekin lotuta.
- Osasun sektoreko enpresak. Ekipamenduak egokitzea, zerbitzu berriak diseinatzea, teknologiak aplikatzea.
- Laguntzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak. Baliabide teknologikoak kudeatzea, zerbitzu espezializatuak eskaintzea.
Sektore publikoa
- Gizartea eta baliabideak planifikatzea, osasun arloko planak diseinatzea, zerbitzu unitateak antolatzea.
- Gizarte laguntza. Talde bereziei laguntzeko planak, aholkularitza tekno-soziala, osasun arloko programak.
- Ekimenak sustatzeko zentroak. Enplegu iturriak identifikatzea, zerbitzu ereduak diseinatzea.
- Egokitutako enplegua sortzeko unitateak. Lanpostuak diseinatzea, aholkularitza unitateak sortzea, enplegu berriak eskaintzea.
ESKEMA AKADEMIKOA
Irakasle koordinatzaileak
- Sabino Ayestarán (EHU)
- Javier Yanguas (Matía Fundazioa)
- José Ramón Apalategi (GUREAK Taldea)
- Karmele López de Ipiña (EHU)
- Nestor Garay (EHU)
- Julio Abascal (EHU)
Praktikak eta azken proiektua erakunde kolaboratzaileetan
Gaurkotasuna duen MASTER berritzailea
- Bere aplikazio eremuagatik (publikoa – pribatua)
- Estaltzen dituen gizarte eta enpresa arloko beharrengatik
- Babesten duten erakunde eta enpresengatik
- Irakasleen ezagutzengatik eta esperientziagatik
- Gizarte berrikuntzarekin duen loturagatik