APTESek teknologia aurrerapenerako eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko erabiltzea sustatzen du
APTES diziplina anitzeko elkarte irekia da, erakunde- eta profesional-sare gisa osatua.
APTESen helburua da gizarte-teknologia etorkizunerako aukera gisa egonkortzea eta baliabide ekonomiko eta teknologikoen lehentasun politiko eta sozialak zehazten dituzten erabaki-mailetan aintzat hartzea.

Gizarte-teknologia lau hostoko landare gisa irudikatu daiteke: egoki lotutako lau elementuren arteko harremanak jakintza eralda dezakete gizarte-aurrerabidean. Elementu horiek hauek dira:
Guztiek elkarri eusten diete. Gizarte-teknologiak jakintza teknologia bihurtu nahi du eta teknologia gizarte-aurrerapen. Harreman-esparru horretan dinamika positiboa sor daiteke eta dinamika horrek eragin dezake enpresen produktibitatea eta balioa gehitzea, enplegua eta ikertzeko baliabideak sortzea eta pertsonak gaitzea eta autonomo izatea. Horrek guztiak sortuko lukeen gizarte-ingurunean hauek izango lirateke nagusi, giza aurrerapenaren elementu gisa: zerbitzu aurreratuak, talentuen erakartzea, gizarte baliabideak eta berrikuntza.